Morau + Oso Fan (pop, folk, Donostia)

20:00

5/8€

OSO FAN (one man band)Leku bereziak, kide izugarriak, kontzertu errepikaezinak! OSO FANeko burua den Giorgio Bassmatti menu berezia prestatuko du bakarlari gisa Dabadaban emango duen kontzerturako. “Morau” jo baino lehen entzungo diren abestietan halako “Kafea eta Galletak”eko abesti batzuk entzungo dira, bezperanegindako beste melodia sorta, eta bere gustukoak diren egileen bertsioak. “Bi argazki” benetako sortzailearen abestuko du, primiziaz eta errepikatuko ez den momentuan.http://bassmatti.com/
MORAUAndoni Tolosaren goitizen artistikoa da Morau. Folk-rock kantautore horrek “gizartearen kronistatzat” hartzen du bere burua, miresten dituen Woody Guthriek eta Billy Braggek jorratutako ildo berean, eta ironiaz eta samurtasunez beteriko kantuak plazaratu ditu orain arte grabatu dituen zazpi diskoetan.Komikigintzan aritutakoa da, eta Satorrak poesia liburua argitaratu du (Susa 1990). Zazpigarren diskoa kaleratu berri du: “Egunsentiak Alperrentzat”, eta bertan, alzheimerrakjotako amarekin emandako azken hamar urtetako kronika egiten du. Egunerokotasunaren gaineko poesiaz, maitasunez eta umore apurrez betetako hitzak dira, tragediatik urruti kokatzen diren kantu sinple eta bilutsiak. Gitarra eta ahotsen laguntza soilaz grabatutako diskoa da, janzkera egokia, inondik inora,kantuotan aipatzen diren gaiez aritzeko. Une hunkigarriz betetako emanaldiak bihurtzen ari dira Egunsentiak Alperrentzat honen zuzeneko emanaldiak. 

Next events

Twitter

Instagram