BAE: Pender Street Steppers + Balza

23:59

11/15€

11.08.2018 / DBDB / 23:59 - 06:30 [curated by Ni Mu & Dabadaba

 Anticipada / Aldez aurre: 11€ (+ edaria / + consumición)>> tickets.dabadabass.com

En taquilla / Leihatilan: 15€ (+ edaria / + consumición)

* ENTRADA GRATIS HASTA LA 01:00 AM SIN SELLO


PENDER STREET STEPPERS


Jack Jutson eta Liam Butler Pender Street Steppers house bikotea osatzen dute, Vancouver hiriko Mood Hut kolektibo famatuko erreferentzia nagusiena alegia. Bi kanadiar hauen ekoizpenak udarako paseo lasai batekin alderatu daitezke soinu mailan; akorde epel, erritmo energetiko eta lo-fi kutsuko ekoizpenak. Stepper bikotearen lehen argitalpena 2013an izan zen, 'Life in the Zone' deituriko 90 minutuko eta abesti orijinalez osaturiko mixtapea. Mixtape honen bi abesti nagusienak 'Openin Up' eta 'M Flight' 2014ean binilorako izan ziren hautatuak Washington D.C.-ko Peoples Potential Unlimited zigiluaren eskutik, eta beste hiru 'Bubble World EP'an izan ziren bilduak urte berdinean. Bi argitalpenak, nahiz Jutson eta Jack J.-ren banakako ekoizpenak, azkar bihurtu ziren gustokoak undergorund eszenako DJ eta klubetara hurbiltzen zirenen artean. Hortik aurrera Steppers bikoteak bere nazio mailako agenda biziagotu zuten. Haien hirugarren singlea, 'The Glass City', 2015ean kaleratu zen eta 2017an izen homonimoko eta aire lasaiago bat zuen EP bat.

BALZA [BET, Haus of Beats / BER]

Balza 15 urte baino gehiago daramatza musika ipintzen. Urte hauetan Euskal Herriko club eta sala askotatik pasa da, baita 3.60 (Arrasate), Ziripot (Bergara) eta Jam-eko (Bergara) bertako dj izan. Azken honetan, lagun batzuen laguntzarekin, aretoaren azken etaparen arduradunak izan zen. 10 urte baino gehiago aktibo egon zan Kogollo Party Krew kolektiboaren sortzaile eta partaide izan da.

Orain dela 15 urte inguru, hip hop-ari buruzko irratsaioa sortu zuen 3 lagunen artean, Bergarako Txapa Irratian, orain dela urte eta erdi, irratira itzuli da.Beste bi lagunekin batera, musika elektronikoari buruzko Haus Of Beats irratsaioa egiten duelarik. Berau Txapa Irratiaz aparte, Hala Bedi (Gasteiz), KKinzona (Zumarraga/Urretxu) eta agian beste irratiren batean emititzen da.

Pasa den Maiatzean ospatu zen IV. BET - Bergarako Elektronika Topaketaren antolatzaileetako bat ere da.

Nahiz eta bere burua house dj moduan kontsideratzen duen, bere estiloak, ambient/downtempo-an hasi eta techno-raino zabaldu daitezke, bertan house, disko, elektro eta beste hainbat estilo entzun daitezkeelarik.


Hurrengo emanaldiak

Twitter

Instagram