IZAR & STAR: JOXAN ARTZE. TXORIA TXORI! BAS(H)OAN + AMORANTE + AKAUZAZTE + IBON RG

19:00

7/10€

IZAR & STAR egitasmoa Euskal Herriak sorturiko maila altuko pop-rock-aren aberastasun eta dibertsitatea ikustaratzeko intentzioarekin sortu zen 2011 urtean. Ikusentzulearentzako opari moduan, ibilbide azpimarragarri bat duten talde sorta batek haien abestiekin batera beste nazio mailako proiekzioa duen talde esanguratsu, disko edo jenero baten bir-interpretazioa egiten du ikuspuntu propio bat erabiliz.

Honakoan, ekitaldia urte haseran zendu zen Joxan Artze poeta, idazle eta txalaparta musikariari eginiko omenaldi bezala diseinatu da. Ez Dok Amairu taldearen fundatzaile izan zen hirurogehi hamarkada bukaerako euskal eszenako beste artista ezagun batzuekin batera: Mikel Laboa, Xabier Lete, Benito Lertxundi edo Lourdes Iriondo. Honetaz gain, Mikel Laboaren hainbat abesti ezagunen letrak idatzi zituen eta Ikimilikiliklik bezalako dantza eta ikusentzunezkoen sortzaile izan zen.


Hurrengo emanaldiak

Instagram