IZAKI GARDENAK (pop, folk, EH) + MONTAUK (alternative rock, EH)

20:30

8/10€

Behin betiko ordutegia:

  • 20:30 Ateen irekiera
  • 21:15 Montauk
  • 22:10 Izaki Gardenak

Izaki Gardenak 2012. urtean Jon Basagurenen bakarkako abestiak janzteko sorturiko taldea da. Urte bereko irailean Iñaki Llarenaren estudioan bost abesti grabatu zituzten, gerora Oihuka disketxeak argitaratutako Itsasargiak disko laburrean agertu zirenak.

2013ko udan Donostiako Elkar estudioetan sartu ziren, “Amaieratik hasi” haien aurreneko lan luzea grabatzeko Victor Sanchezen gidaritzapean. Urte bereko urrian argitaratu zen disko hau.

2015eko udan “Aurri gara” grabatu zuten, hau ere Victor Sánchezekin Elkar estudioetan. Disko honek kritika bikainak jaso zituen, Mondo Sonoro aldizkariak estatuko americana/folk disko onena izendatu zuelarik. Kontzertu bira zabal baten ondoren atseden hartu zuten 2017ko martxoan.

Urte eta erdiren ondoren taldea bueltan da, “Dena oskol” izeneko disko berria 2018ko azaroan argitaratu zen eta 2019 urtean zehar zuzeneko aurkezpenetan buru-belarri ariko dira.

Montauk talde gasteiztarrak irekiko du gaua.


Hurrengo emanaldiak

Instagram