ADRENALIZED (hardcore melódico, DSS) + TENPERA (noise rock alternativo, DSS)

20:30

8/10€

PAM! Bazen garaia. Adrenalized-ek 5 urte material berririk editatu gabe pasa ta gero, bere album berria "Operation Exodus" aurkezten du. Bere aurreko diskak munduan zehar eraman du taldea, hainbat bira osatuz Europa, Japonia, Hego Amerika eta Kanadatik zehar. Seguraski, hardcore-eszenako talde mitikoenetako kontzertu bat irekitzen ikusi dituzu: NOFX, Propagandhi, Pennywise eta No Use For A Name besteak beste; edo panoramako jaialdi nagusienetako batean, Resurrection Fest edo Punk Rock Holiday-en bezala. 12 abesti ezin azkarragoek osatzen dute jada kalean dagoen diska berria, eta Berri Txarrak-eko Gorkaren kolaborazioa aipatzekoa da. Beraz, baieztatu genezake Adrenalized Europa mailan, generoko talde aktiboen eta adierazgarrienen bat dela. Ezin duzu aurten Donostian egingo dituzten data bakarrenetako bat galdu. Riff-festa, abiadura eta melodia Dabadaban.

Gaua hasieratik bero-bero hasiko da Tenpera-rekin, bertako etorkizun ederreko "indie" talde eztabaidezina baita. Ikasi ez daitekeen naturaltasun eta jarreraz, beraien 90eko hamarkadako Noise-Punka aurkezteko prest daude. Naiz eta mutilek oraindik 20 urte bete ez dituzten arren, Donostia Festibalako eszenatokira zergaitik igo diren oso argi utziko dute. Harro ahal izango duzu esan ospetsuak egin aurretik jotzen ikusi zenituela.


Hurrengo emanaldiak

Instagram