ZITAL SESSIONS #05: THE WIZARDS + MADELEINE + WOOD STRINGS

20:00

10/12€

Ateak: 20:00 / Kontzertua: 20:30

Zital Sessions Parapetasonik musika elkarteak sorturiko kontzertu zirkuitua da. Jaialdiak uztailaren 27an 5. edizioa ospatu aurretik, Gipuzkoa zeharkatuko du bost emanaldirekin. Hau da emanaldi hauetako azkena.

The Wizards boskote bilbotar basatiak "Rise of the Serpent" hirugarren lana aurkeztuko du, 2018ko disko seinalatuen artean izan zen musika agerkari nagusientzat. Heavy metal, hard rock eta doom estiloek bat egiten dute indar ikusgarriko zuzeneko emanaldietan. Taldeak bere doinuak defendatu ditu Estatuko jaialdi nagusietan eta Europara jauzi definitiboa emateko prestatzen ari da orain.

Madeleine laukote donostiarrak "Su Hura" plazaratu zuen pasa den urte amaieran, taldearen estudioko hirugarren lana. Orain arteko helduena izateaz gain, ahotsek nagusitasuna hartu izana ere berritasuna da. Rock eta pop doinuak atmosfera argitsuetan nahasturik, emozioz beteriko zentzumenen bidaian murgilduko gaituzte zuzenean.

Wood Strings deituriko proiektu berri honetan elkartu dira gaztetasunetik musikarekiko pasioa batu duen lagun taldea. Rock, punk eta hardcore doinuek pasarte lasaiagoei eman diote orain bide, gitarra akustikoak eta txeloak tarteko. Pasarte gogoraerrazez beteriko kantu sorta esku artean, publikoa indarrez abesten jarriko dute.


Hurrengo emanaldiak

Instagram