KRII: OCTO OCTA (house, USA) + GELA (tech-house, disco, ES) + KRII CREW (techno, breaks, house, EH)

23:59

Gratis hasta la 01:00 am/ 5€ (sólo en taquilla) después de la 01:00.

>>>>> Acceso gratis de 00am a 01am (sin sello) y NUEVO PRECIO A PARTIR DE LA 1AM: 5€ sólo en taquilla (no incluye copa) <<<<<<

Nahiz eta azkenengo KRIIa ahazteko konplikatua izango den, gau honek oso epikoa izateko aukera denak ditu. Octo Octa dator bisitan, luxu benetan haundia guretzako. Gainera berarekin batera Gela dator, musika kalitate delicatessenaren ziurtagiria.

Aurkezpen gehiegi ez du behar gonbidatu honek: Maya Bouldry-Morrison-ek orain dela 10 urte hasi zuen bere ibilbidea Los Angeleseko kultuzko 100% Silk zigiluan. Garai haietan bere ekoizpenak IDM eta breakcore generoetan murgiltzen ziren. Gaur egun oso ezaugarri bereziak dituen house-a sortzen du berak. 2018Ko Sónar Festivalen Resident Advisoreko eszenatokian egindako live-aren testigu izan ginen eta oh belarrientzako magia izan zen. Oraingoan dj set-a da berak egingo duena. Teknikoki ikaragarria da Octo Octa, hontaz gain bere musika aukeraketa ezinhobea. Bere azkenengo EPa "Devotion" Eris Drewrekin batera kaleratu du, guess what Violeten naive zigiluan.

Berarekin batera Gela dator. 2003an hasi zuen Julia Lozanok bere ibilbidea Murcian. 10 urte beranduago Madrilera joan zen bitzitzera eta bertan Madame Excuserekin batera Iguana kolektiboa sortu zuen. Orduz gero El Sol, Sirocco, Café Berlín, Marula, Ballesta clubetan eta Brunch in the Park festibalean aritu da jendea dantzan jartzen. Razzmatazz, Klubba, About Blank (Berlin) eta Corsica Studiosen (Londres) ere aritu da djgintzan, broma gutxi.

KRII crew izango gara ere kabinan. Frances Be eta Eddie Mae-ren konbinazioak horrelako gau batean gauza bakarra esan nahi du, zapatilen zola gastatu.


Hurrengo emanaldiak

Instagram