MOON SAFARI: KELMAN DURAN live (Apocalipsis, REP. DOM) + TOXE (Staycore, Pan, SWE) & BRAVA (Dembooty, DSS) DJs

23:59

Gratis hasta la 01:00 am/ 5€ (sólo en taquilla) después de la 01:00.

>>>>> Acceso gratis de 00am a 01am (sin sello) y NUEVO PRECIO A PARTIR DE LA 1AM: 5€ sólo en taquilla (no incluye copa) <<<<<<

Moon Safari irratsaioaren historiako lehenengo festa, Gaztea irratiari esker, luxuzko gonbidatuekin: Kelman Duran, Toxe eta Brava DJ.

Reaggetoi dekonstruitu eta esperimentalaren ordezkari garrantzitsuenetariko bat da Kelman Duran. Baina ez izutu esperimentalaren kontuarekin, dancefloora sutan jartzeko duen abilezia ikaragarria da. Ikusik besterik ez dago hilabete honetan Londresen egindako Boiler Rooma (behean ikusgai). 6 de la Mañana himnoaren arduradunak ez du kalerik egingo.

Suediatik ekoizpen hipnotikoak sortzen dituen artista da Toxe. Kultuzko PAN zigiluaren kide, orain arte kaleratutako guztia harribitxi zatiak dira. Bere dj saioak ere ezaugarri berdinak dituzte, musika aukeraketa azpimagarria Toxek egiten duena (behean ikusgai) eta noski danok dantzan jarriko gaituena.

Ezin ahaztu Brava, gau idiliko hau borobiltzeko hain potentea den zatia. Donostiarrak hain gazte izanda ibilbide paregabea burutzen ari da. Dabadabako egoiliarra, Dembooty kolektiboko partaide eta Madrilen filmatu berri den azkenengo Boiler Room-aren dj saioan ere pintxatu zuen. Razzmatazzeko Suave klubean ere aritu da. Soberan dakigu denok gaua musika aukeraketa onenarekin piztuko duela.


Next events

Instagram