KRII: DR. RUBINSTEIN (techno, GER) + MISS BIHOTZA + FRANCES BE

23:59

5/10€

>>>>> La entrada para este evento NO es gratis al tratarse de un evento especial de Aste Nagusia. La anticipada online cuesta 5€ y en taquilla 10€ (no incluye copa) <<<<<<

Marina Rubinstein-en saioak acid hipnotikoa, 90. hamarkadako raveak eta techno sutsuaren konbinazio estimulatzaileak dira. Azken finean, dance floorean izan zen, Errusian jaio eta Israelen hezitako artista honek technoaz maitemindu zen tokia. Pintxatzen hasi eta Dr. Rubinstein ezizena erabiltzen hasi baino askoz lehenago, bere burua “raver autentikotzat” jotzen zuen Tel Aviven. Festa gau luze horientan zehar topatu zuen dantza zela bere meditatzeko modu partikularra. Bere espiritu abentureroak eta gauza azido guztiekiko duen estimu lotsagabeak desberdintzen dute bereziki dj bezala. Momentu hauetan berlinen topatzen da eta bertako clubetako ohizko artista bilakatu da. Bere talentuak Europa eta mundu osoko herrialde desberdinetan barrena ibiltzeko aukera eman dio technoaren izen haundienekin batera.

Miss Bihotza 2005ean hasi zen bere lehenengo saioak egiten Malasañako gauetan, komunikatzeko eta dancefloorak sortzen duen energia berezi hori jasotzeko beharragatik. Musika hautatzailea izatez, haurtzarotik jazz, rock, kraut rock, progresibo eta punk entzulea bera. Ondoren clubak, residentziak eta gehienbat pertsonak etorri ziren. Moda markekin kolaborazioak, disenatzaileak, artistak eta espazioak musikarekin beraien identitatea bultzatuz. Bere soinu propioarekin egiten du lan, saio sendo, elegante, eta iluntasun argitsuz beterikoak. Aldarte desberdinak sortuz, entzuleak gozatu, dantzatu, konektatzen dute,... Elektronika soziala.

2015-2017ra Mugako kids antolatu zuen Gasteizko Mugako festibalaren barruan, Gaur egun Jimmy Jazzeko egoiliarra eta hilabetero HEARTZ Elektronika Soziala clubaren sustatzailea da.

Frances Be KRIIren %50a da, musika hautatzailea eta dj-a 2015etik. Erritmo gogor eta sendoak aukeratzen ditu berak, beti ere melodia eta groova alde batera utzi gabe, club-eko esperientzia ilunena estasirako bidai bat izan dadin. Bere sesioak beti dantzalekutik eta dantzalekuarentzat zuzenduta daude, bere helburua beti ere denok hankazgora dantzan bukatzea baita.


Hurrengo emanaldiak

Instagram