BAE: OTTO VON SCHIRACH + TOPANGA KIDDO + ATODAMADRE

23:45

5,7,10 (+gastos)

OTTO VON SCHIRACH [Monkeytown, Ipecac, Schematic, Triangle Earth / MIA]

Otto Von Schirach, erdi kubatar natiboa erdi alemaniarra Anunnaki otsoa da. Bermudetako Hirukiaren hirugarren puntuan jaio zen, Miami. Batzuk diotenez OVNI batek utzi zuen hirukian eta beste batzuren ustetan Gravitron batean iritsi zela uste da. Umea zela, bere amonak Santeria, Magia Txuria eta naturaz gaindiko arteak erakutsi zizkion. Amonak bitxia eta paranormala denari irekia egoteko nahiz Jaungoikoarekin magia praktikatu zezan hezitu zuen. Tre Duece etorbidea izeneko zonalde batean hazi zen. Bertan, ume guztiek Miami Bass eta Kubako musika tropikalarekin hazi dira. 'Flamingo Prince' hau 1990 urtean hasi zen musika nahasten 12 urte zituelarik. Ikastolako dantza saio eta etxeko festak izan ziren bere lehen plazak. 1991 urtean Ottok errtimo kaxa erosi zuen eta berehala konturatu zen perkusio kosmikoekiko zuen pasioa. Horrela aukitu du Ottok bere etxea soinu galaktikoan.

Take Earth Wave Surf Electro Bass Tropical Calypso Dubstep Broken Noise Grind IDM Folk Glitch Breakcore Orquestral Gabber estiloak nahasiko bazenitu zer lortuko zenuke? Otto Von Schirach eta soinu ondez beteriko super-nova bat. Occult Space Age-k egiten zuen ikuskizun txundigarri batekin egin zituen lehen birak Ottok, planeta guztian zehar, nebulosan eta handik haratago zurrumurruak sortuz. Baxu potoloen gerlari honek milaka show eman zituen munduan zehar eta Venetian Snares, Skinny Puppy, Modeselektor, Blowfly, Miss Kittin, Cevin Key, GUT, Doormouse, Debbie D, Jose El Rey etab... bezalako artistekin hasi zen kolaborazioak egiten.

Miamiko zaldun eta Sound Barrier-eko lider bezala, Bermudetako Hirukiko Errege bezala izan zen koroatua. Titulu berri honekin Triangle Family-n hasi zuen ibilbide berria Mr. Feather eta Alligator Jesus-ekin nahiz Triangle Earth zigilu berriarekin batera. Azken urteotan arte profesionalean murgildu da FriendsWithYou eta TM Sisiters arte eder talde esperimentalaren bitartez. Otto-ren bideo sormenak Ameriketako hainbat galeria eta museoengatik izan dira erosi eta erakutsiak. Aiden Dillard zuzendutako B serieko "Death Print" pelikulan ere hartu du parte Ottok. Gaur egun Blowfly, Venetian Snares, Dino Felipe eta Cevin Key-rekin ari da kolaborazioak gauzatzen.


TOPANGA KIDDO [Brrrrrap / VAL]

Topanga Kiddo Mónica Franco-ren goitizena da eta memoria duenetikmusika dealer eta digger-a izan da. Ruta-k atzean utzitako Valentzianhazi zen eta Bartzelonara mugitu zen kazetaritza ikastera bertakogauean lanean hasi zelarik. Lehen gaueko lan hau musika arlokokazetaritzan egin zituen zenbait lan txikirekin elkarbanatu ahal izanzuen. Elektronika, musika beltza eta munduko soinuak haseratik maiteizan dituela argi utzi du bere kazetari ibilibidean (Ràdio 4, RocketMagazine, CaraB Mag, PlayGround Mag, GoMag, Beatburguer,...)Gaur egun Brrrrrap kolektiboko kideekin elkarbanatzen du bere'momentum'-a. 2012 urtean batu zen eta harrez gero 5 urte daramatzaetorkizuneko dantza lekuen soinuak zein izango diren bilatzen.


ATODAMADRE [More Jaia Soundsystem, Tropical Patrulla / DSS]

David Atodamadre, DJ eta ekoizlea, azken 10 urteotan kantauri kostaldean bass estiloko rave festak antolatzen ibili den More Jaia Soundsystem kolektiboko partaidea da. Donositan antolatzen den Tropical Patrulla festako partaidea ere bada. Gastronomia eta musika modu oso berezian nahasten dituen elkargune zoragarria alegia.

Maite dituen musika beltza, erritmo latindar, atmosfera ilun eta baxu sakonak elkartzen ditu Davidek izerdi eta dantzaz beteriko bere saioetan.




Hurrengo emanaldiak

Twitter

Instagram

Suscríbete a nuestra newsletter!

Conciertos, sorteos, promociones, regalos...

A cambio te invitamos a una caña o un crianza (o un refresco, vaya) y prometemos no ser nada chapas.