Paraleloan #32 - Lee Gamble // Tutu

23:59

10-12€


LEE GAMBLE (Dj Set / 3h)

TUTU (Dj Set / 3h)

LEE GAMBLE, nahiz eta egun Londresen bizi den, Birminghamen jaiotako DJ eta produktore bat da. Bere belaunaldiko askoren antzera, Inglaterrako irrati piratetan eta jungle / d&b eszenan eman zituen bere lehenengo pausoak, nahiz eta laister noise eta esperimetaziora egingo zuen jauzi, horren erakusle Entr'acte zigiluan argitaratutako diskoak izanik, baita garai hartan (2000. hamarkadako erdialdean) emandako zuzeneko abstrakto eta eskultoriko andanan. Gaur egun ezagutzen dugun bere soinua ordea, bere hurrengo mugimentuan definitu zen guztiz (bere idiosinkrasia pertsonaletik dantzalekura berriz hurbildu zenean hain zuzen ere) 2012-an PAN zigiluan atera zituen disko biekin, “Diversions 1994-1996” eta “Dutch Tvashar Plumes”, non Ambient techno-a eta Junglea birkonfiguratu zituen, kritika eta zaleen laudorio ikaragarriekin. Ordutik, Lee Gamble dantzarako musika kontzeptual eta mamitsuaren olinpora igo dute askok, Actress edo Wolfgang Voigt-ekin batera. 2014-an UIQ zigilua sortu zuen, bere kontzeptuetara hurbiltzen diren artistak kaleratu (Lanark Artefax, Zuli), zein bere musika propiorako (Chain Kinematics). Oraintsu, bere disko berria iragarri dute, "Mnestic Pressure", non eta Hyperdub zigilu prestigiotsuan. Bere ekoizle lana alde batera utzita, mundu guztitik DJ bezela ere ibiltzen da, sarri bere lagun Ron Morellirekin (L.I.E.S), zeinekin house eta techno gordin eta zikinarekiko maitasunak batzen duen. Londreseko NTS irratian ere aurki dezakegu Lee Gamble, hilabetero duen programan. 


Gemma Planell-ek urteak daramatza TUTU ezizenarekin pintxatzen. Ezaguna da bere sesioen bidez istorioak kontatzeko duen gaitasuna, genero zein estilo bakar bati muzin egin gabe. Komunikabideetatik urrun beti, bere izena prisa gabe eraiki du, bai irrati zein internet bidezko sesioekin, zein klub eta festibaletan pintxatuz (Sonarren esate baterako, 2013an eta 2017an egon da). 


Hurrengo emanaldiak

Twitter

Instagram