BAE: SHANTI CELESTE + FRANCES BE b2b EDDIE MAE

23:45

6/8/10€


SHANTI CELESTE [Idle Hands, Peach Discs, Dekmantel, Secretsundaze, Brstl / UK]


NTS Radio-ko aurkezlea eta Bristol-eko DJ-a den Shanti Celestek hiriko aniztasun musikalaren partaide bilakatu da house groove klasikoei dien maitasuna dela eta. Hiriko disko denda garrantzitsuenean lan egin eta gero, Idle Hands, Txile-n jaiotako aukeratzailea bere erreputazioa irabazten hasi zen musika ona gomendatzen, eta azkenik, BRSTL zigiluko fundatzaile bihurtzen. Pasa den urtean, Peach Discs deituriko zigilu berria sortu zuen, festen maitale eta tendentzia sortzailea erritmo beroen, 808-en eta soul melodien adierazgarri ere izan daitekeela egiaztatuaz.

FRANCES BE [DSS]

Frances Be itsasotik gertu hazi da, bizigarria den haize leun gazi horretan inspiratua eta soinu popero, tropikal eta elektronikoetan murgildurik. 2016 urtea dantzarako musikaren inguruan duen gustua sintetizatzeko balio izan dio house eta techno generoak konplexu gabe besarkatuaz. Hor kanpoan gertatzen denari so dagoen bitartean, bonbo zorrotz, erritmo arin eta zentzuzko melodiak dira bere ezaugarri nagusiak. 

EDDIE MAE [DSS]

Ines García Azpiazu, Eddie Mae gau partean, kolore ugariko esperientzia ez oso luze bat dauka Donostiako eszenan. House, techno, disco, funk edo beharrezkoa dena erabiliko du dantzarako zirika sortzeko helburuarekin. Hori bai, filtro zorrotz batetik pasa diren hautaketa musikalak dira. Laburbiltzen, ibai elektroniko mamitsu batean arrantza egiten duen arrantzalea da bera. Dantza araziko dizuten arrai handiak.



Hurrengo emanaldiak

Twitter

Instagram

Suscríbete a nuestra newsletter!

Conciertos, sorteos, promociones, regalos...

A cambio te invitamos a una caña o un crianza (o un refresco, vaya) y prometemos no ser nada chapas.