#astenagusia Alai +Frances Be + Juan TaTorri + Miravalles
Berlingo techno euforikoa, trancea eta electroa etenik gabe dantzatzeko
Artistak
Miravalles
Miravalles Euskal Herriko kabinetan azken 8 urteetan ohikoa izan den dj bizkaitarra da .
Bilboko itsasadarraren ezkerraldean jaio eta hazitako nerabe oro bezala punkaren eta
makina musikaren artean hazi zen, eta millenial ona bezala, telebistako pantailan
itsatsita, Radio 3ren kontzertuak, VIVA eta MTVren bideoklipak irentsiz ere. Musika-egarri
transbertsal horrek dj bihurtu du. Saio arriskutsuak, harrigarriak eta beti klubari begiratuz
nahasten ditu generoak.
Ikusi dugu bere soinua, jungle, dnb, footwork zorrotzagoa gabber erara, hardcore eta
trantze biziagoa Euskal Herriko areto eta ekitaldi ezberdinetan, baita estatu mailan ere.
Haien artean: Dabadaba, Stereorocks, Jimmy jazz, Razzmatazz, Boiler room, Bbk live edo
Red light radio bezalakoak daude .
Juan Ta Torri
Alai
ALAI Tolosako ekoizle eta artista elektroniko bat da, soinu intimo eta emozional bat garatzen duena. Elektronika, pop alternatiboa eta soinu diseinu etereoak konbinatzen ditu identitate eta emozio pertsonalak arakatzeko.
OZEN (2021), BARE (2022) eta YUCA (2024) bezalako lanen ondoren, bere musikak aro introspektibo eta zintzoago baterantz eboluzionatu du, “Krisalida” albuma kaleratuta. Kantu bakoitza sintetizadoreetatik eta ordenagailu ekoizpenetik eraikitzen da, sentikortasuna eta hurbiltasuna transmitituz, introspekzioa bere soinu-lengoaia bihurtuz.
ALAIk esperimentatzeko eta unibertso propioa eraikitzeko espazio gisa ulertzen du musikaren sorkuntza, non emozioak soinu bihurtzen diren eta ekoizpen elektronikoa bere ahots artistikoaren hedapen bat den.
Si te gusta_ Björk, Oscar D'León, Goldie, MJ Cole, Shy FX
Frances Be
Información útil
• Cómo llegar a Dabadaba
Dabadaba se encuentra en el barrio de Egia en Donostia, junto a Tabakalera. Si vienes de fuera, estamos a 5 minutos de las estaciones centrales de autobuses y de Renfe.
• Sobre las entradas
En caso de sold out anticipado no reservamos entradas para taquilla. No hace falta que traigas tu entrada impresa, con el móvil es suficiente. Al finalizar los conciertos se procederá al cierre de barra y para las 23:30 al desalojo de la sala para preparar la misma para el evento de la noche.
Consulta el resto de preguntas frecuentes y normas