Dabadaba
-ri buruz
2014ko martxoan ireki zituen ateak Donostiako Dabadaba kontzertu-aretoak, eszenatokian ahalik eta musika-proposamen gehien hartzeko asmoarekin. Harrezkero, etengabeko bilakaera izan da Dabadabaren ezaugarria, bidean night-club alderdia gehituz, eta erreferentziazko areto eta klub gisa finkatuz Donostian eta Euskadin, urtero programatutako 300 artista baino gehiago biltzen dituen jarduera nekaezinarekin, inolako estilotara mugatu gabe (techno izatetik flamenko izatera, indie izatetik rocanrol izatera, hip hop izatetik jazz izatera) eta tokiko artista hasiberriak zein nazioarteko izen handiak hartuz.
Musikaz gain, antzerkia, erakusketak, proiekzioak, aurkezpenak eta azoka txikiak ere izan dira Dabadaban. Denborak aurrera egin ahala, Dabadabaren aterkipean sortu ziren jarduera paraleloetako askok berezko garrantzia hartu dute, Mercadabadilloetatik hasi eta Elsa Records gure disketxe propioraino, hori guztia Guajira Sicodélica gure enpresak bultzatuta.
Dabadaba topagunea izan da azkenean musikaren zaleentzat eta espazio eta esperientzia desberdinak bilatzen dituzten pertsonentzat, betiere inklusibotasuna eta errespetua zainduz. Orain, pandemiatik bizirik ateratzeko erronkaren aurrean, Dabadabak etxe laguna izatearen aldeko apustua indartu du, dantzatu ezin bada ere.
Laguntzaileak



Dabadabako enpresa jabea Guajira Sicodélica da. Zuzeneko musikaz gain, ostalaritzako beste proiektu batzuetan ere aurki gaitzakezue. Jan hanburgesa bat Burdinola Jatetxean (Errenteria), sardina batzuk Alabortzako kantinan (Pasai Donibane), edo garagardo fresko bat Dabadaba Beachen, Ondarretako hondartzan udako bainu bat hartu ondoren.



















*Arte-zuzendaritza, grafikoaren garapena eta kartelgintzaren zati handi bat 2015etik orain arte: Iñaki López.