Cloud Nothings + Los Sanchos + Giante
Clevelandeko indie rocka: larria, zaratatsua eta konpromiso gabe.
Artistak
Cloud Nothings
Cloud Nothings Cleveland-eko (Ohio) taldea da, Dylan Baldi abeslari, gitarra-jotzaile eta konpositoreak gidatua. 2000ko hamarkadaren amaieran punkaren energiari lotuta sortu zen, eta pixkanaka noise rock biziago batera, riff zorrotzetara eta gero eta egitura anbiziotsuagoetara zabaldu zuen bere soinua. Steve Albini ekoizlearekin egindako Attack on Memory (2012) diskoak nazioarteko jauzia markatu eta nortasun bizi eta katartikoa sendotu zuen. Harrezkero, Cloud Nothings-ek zuzeneko indartsuen ospea eraiki du, hardcorearen eta punkaren urgentzia 1990eko hamarkadako rock alternatiboaren oinordetzarekin uztartuz.
Si te gusta_ The Replacements, Hüsker Dü, Sonic Youth, Fugazi, Guided by Voices
Los Sanchos
Donostian sortua eta aurretik Cohen zein Hyedra bezalako proiektuetan aritutako musikari eskarmentudunek osatua, Los Sanchos taldeak bizitzaren desengainua eta heldutasuna jorratzen ditu indie rockaren, emoaren eta post-hardcore melodikoaren arteko soinu kementsu baten bidez. 2022an 'Escaso Entusiasmo' estreinako diskoa kaleratu zuten, Gaztain Estudioetan Eñaut Gaztañaga ekoizlearekin grabatua. Gaztelaniazko letra zintzo eta zuzenekin, laukoteak eguneroko zalantzak eta etsipena melodia katartiko zein gitarra indartsu bihurtzen ditu, proposamen hurbil, sendo eta bizia eskainiz.
Si te gusta_ Touché Amoré, Mineral, Fugazi, Jimmy Eat World
Giante
Giante 2016an Gasteizen jaiotako posthardcore taldea da, Dischord Records ta 90/00
hamarkadetako emo eszena neurri berean erreferentzia hartuta. Urteekin beraien
soinu propioa garatzen joan dira, gitarra zorrotz baina melodikoek, erritmo indartsuek
ta oihueta,k shoegaze-era doazen ahotsek nagusitasuna izanda.
Información útil
• Cómo llegar a Dabadaba
Dabadaba se encuentra en el barrio de Egia en Donostia, junto a Tabakalera. Si vienes de fuera, estamos a 5 minutos de las estaciones centrales de autobuses y de Renfe.
• Sobre las entradas
En caso de sold out anticipado no reservamos entradas para taquilla. No hace falta que traigas tu entrada impresa, con el móvil es suficiente. Al finalizar los conciertos se procederá al cierre de barra y para las 23:30 al desalojo de la sala para preparar la misma para el evento de la noche.
Consulta el resto de preguntas frecuentes y normas