Eider Saez + Jagoba
Pop bizia eta nortasunez beteriko rock doinuak.
Artistak
Eider Saez
Lazkaoko (Gipuzkoa) Eider Saez Nøgen folk-pop taldeko abeslari karismatiko gisa eman zen ezagutzera 2018 eta 2021 artean, taldeak euskal eszenan arrakasta handia lortu zuen garaian. 2022an bakarkako ibilbideari ekin zion, pop eta pop-rock doinu bizi, argi eta zuzenei bide emanez. 'Loratzen' (2023) estreinako EParekin eta ondorengo 'Nola aldatu gara?' (2024) iraupen luzeko diskoarekin, abesti gartsuak eta euskaraz zein gaztelaniaz idatzitako hitz zintzoak uztartzen dituen errepertorio intimoa osatu du. Zuzenean freskotasuna, gertutasuna eta heldutasun eszeniko handia erakusten ditu.
Si te gusta_ The Cranberries, Fleetwood Mac, Mumford & Sons, Ken Zazpi
Jagoba
Jagoba Lasarte-Oriako Jagoba Mendizabal abeslari eta konpositorearen musika proiektua da. Kinada punk-rock taldeko buru izan ondoren, musikari gipuzkoarrak etapa berri bati ekin zion Beñat Bobillo «Bobi» gitarristarekin batera, eta gerora Ibon Kazalisek zein David Vilak osatu zuten zuzeneko laukotea. Bere proposamenak pop garaikidearen doinu itsaskorrak eta rockaren gitarra elektriko indartsuak uztartzen ditu. «Zenbat gau» kantuaren oihartzunak lagunduta eta *Atzera begirada bat* estreinako diskoarekin sendotuta, Jagobak leku nabarmena lortu du euskal oholtza eta plazetan.
Si te gusta_ Berri Txarrak, Ken Zazpi, Itoiz, Rise Against
Información útil
• Cómo llegar a Dabadaba
Dabadaba se encuentra en el barrio de Egia en Donostia, junto a Tabakalera. Si vienes de fuera, estamos a 5 minutos de las estaciones centrales de autobuses y de Renfe.
• Sobre las entradas
En caso de sold out anticipado no reservamos entradas para taquilla. No hace falta que traigas tu entrada impresa, con el móvil es suficiente. Al finalizar los conciertos se procederá al cierre de barra y para las 23:30 al desalojo de la sala para preparar la misma para el evento de la noche.
Consulta el resto de preguntas frecuentes y normas