J. Martina + Txopet
Pop elektroniko nafartar-bizkaitarra
Pop elektroniko nafartar-bizkaitarra
Bio
Kattalin eta Ane Barcena ahizpek Javier Jorajuriarekin batera osatzen dute. Pop elektronikoaren inguruan mugitzen dira, egiteko modu pertsonal bat bilatuz, estilo ezberdinetako erreferentziak somatuz. Soinu garaikideen bilaketa eta artearen disziplinartekotasuna nabaria da haien proposamenean. Negu Gorri (Balaunka, 2024) 2021ean Jaio Naiz Baina (autoekoizpena) lehen albuma atera ostean 2024ko apirilean atera dute haien bigarren lan luzea: Negu Gorri (Balaunka, 2024). Izenak dioen bezala gazte bezala bizitzea tokatu zaien krisialdi garai nahasiari estuki lotutako egoerek eta ideiek definitu dute albumaren kontzeptua: Melankolia, haserrea, etsipena, baina baita esperantza, argia eta borrokarako griña ere. Indar berezia hartzen dute abestietako mezuek, ahotsen eta soinuen doinu melodikoen formarekin jantzita. Iraganari erreferentzia egiten dioten elementuak ere nabari dira diskoan (introko abestiko bertsoek edo izenburuaren izen bera zuen EH-ko banda historikoa adibidez), eta horrekin batera ageri dira erreferentzia garaikideen bitartez ausardiaz sortutako abestien estrukturak, sinteak etab. Esan daiteke J Martinaren esentzia mantentzen dela albumean, eta hare gehiago, abestien intentsitatea handitu dela oraingoan esateko moduaren eta poparen forma ezberdinen bilaketan aurrera pauso bat emanez.
Informazio erabilgarria
- Información Util
- En la sección de Preguntas Frecuentes de dabadabass.com podrás consultrar otras dudas o normas.
• Nola iritsi Dabadabara
Dabadaba Donostiako Egia auzoan dago, Tabakalera ondoan. Kanpotik bazatoz, autobus geltoki nagusietatik eta RENFE-tik 5 minutura gaude.
• Sarrerei buruz
Kontrakoa adierazi ezean,
Entzun
Informazio erabilgarria
Cómo llegar a Dabadaba
Dabadaba Donostiako Egia auzoan dago, Tabakalera ondoan. Kanpotik bazatoz, autobus geltoki nagusietatik eta RENFE-tik 5 minutura gaude.
Sobre las entradas
Salvo que indiquemos lo contrario, abrimos la taquilla una hora antes del inicio del concierto. En caso de sold out anticipado no reservamos entradas para taquilla. No hace falta que traigas tu entrada impresa, con el móvil es suficiente.