Lie Detectors + Garbayo
Artistak
Lie Detectors
Lie Detectors Errenteriako (Gipuzkoa) bost kideko taldea dira, eta hamarkada bat baino gehiago daramate Pirinioen bi aldeetako lokalak eta jaialdiak astintzen. Haien soinua rock and roll, garage, punk eta power poparen nahasketa lotsagabea da, ukitu psikodeliko batekin, gaztelaniaz abesten dute eta Txema abeslariaren karisma handiak eusten du dena. Erreferenteak rhythm and blues zikinenetik mod eta pub rock klasikora doaz: The Prisoners, Real Kids, Pretty Things eta Dr. Feelgood. *Long Play* (Folc Records, 2020) lehen disko luzeak zuzeneko su-emanaldietan eta lehen entzunetik buruan sartzen diren kantuetan eraikitako ospea finkatu zuen.
Si te gusta_ The Prisoners, Real Kids, Pretty Things, Dr. Feelgood, MC5
Garbayo
Ignacio Garbayo Bilbon jaiotako musikaria da, 2000tik 2011ra Zodiacs rock and roll taldearen buru izan zena, sei disko argitaratu zituena eta Fito y Los Fitipaldisekin biretan ibili zena. Gredoseko Mendilerrora bizitzera joan ondoren, bere abizena erabiliz bakarkako ibilbidea hasi zuen, power pop elektriko, energetiko eta argiarekin, melodia erakargarriak eta eszena gaineko jarrera punkarekin. 'Días de euforia' (Folc Records, 2025) minialbuma da bere lan borobilenena: zazpi abesti festa giroan, gitarra uztartuak eta ahaztezinak diren estribiloak.
Si te gusta_ The Byrds, Teenage Fanclub, The Cars, Nacha Pop, Tequila
Información útil
• Cómo llegar a Dabadaba
Dabadaba se encuentra en el barrio de Egia en Donostia, junto a Tabakalera. Si vienes de fuera, estamos a 5 minutos de las estaciones centrales de autobuses y de Renfe.
• Sobre las entradas
En caso de sold out anticipado no reservamos entradas para taquilla. No hace falta que traigas tu entrada impresa, con el móvil es suficiente. Al finalizar los conciertos se procederá al cierre de barra y para las 23:30 al desalojo de la sala para preparar la misma para el evento de la noche.
Consulta el resto de preguntas frecuentes y normas