ostirala 25 apirilak, 2025
Ateak_ 20:00   Hasiera_ 20:30
Amaiera_ 23:00     Prezioa_ 15/18€

Ezpalak + Free City

Eztarrira zuzenean doan rock urratzailea

tickets Powered by

Bio


EZPALAK bere laugarren diskoa aurkezten du, Gatza izenekoa; Patana Records izeneko bere zigilu propioarekin autoeditatutako lehenengoa. Lan berria 2024ko hasieratik sortzen hasi ziren, aurreko lanaren, Hotz Aina Hots-en, bira luzean kontzertu eta kontzertu artean. «Maketak egiten eta ideiak ekartzen joan ginen. Hasieran EP labur bat izango zela pentsatu genuen, baina gustuko genituen kanta asko genituela ikusi genuen eta LP bat egitea erabaki genuen», azaldu dute Zestoako (Gipuzkoa) taldeko kideek.

GATZA-k ondo definitzen du Ezpalak, izan ere: «Orain arte egin dugun guztia biltzen du; riff asko ditu, fuzz mendiak, sintetizadoreak, girotsu eta atmosferikoagoak diren kantuak, baina baita bortitz eta zikinenak ere. Bi munduen arteko oreka duen diskoa da», ziurtatzen dute.

Free City-k “Ingravidez” izeneko azken diskoa aurkezten du bira honetan; eta horrekin, vallisoletarrek inoiz baino arrakasta handiagoa lortu dute euren gero eta ibilbide luzeagoan.

Aspaldi gelditu ziren atzean instrumentuak jotzen ikasten ari ziren lau haur haiek. FREE CITY gaur egun Espainia osoko rock-errealitate garrantzitsuenetako bat da. Etengabe hazten ari den taldea, eta gaur egun estatu osoan aurki daitekeen zuzeneko onenetako batekin.

Informazio erabilgarria


• Nola iritsi Dabadabara

Dabadaba Donostiako Egia auzoan dago, Tabakalera ondoan. Kanpotik bazatoz, autobus geltoki nagusietatik eta RENFE-tik 5 minutura gaude.

• Sarrerei buruz

Kontrakoa adierazi ezean, kontzertua hasi baino ordubete lehenago ateak eta lehiatila irekiko ditugu. Sold out aurreratua izanez gero, ez dugu txarteldegirako sarrerarik erreserbatuko. Ez duzu zure sarrera inprimatuta ekarri behar, mugikorrarekin nahikoa da. Kontzertuak amaitzean, barra itxi egingo da eta 23:30etarako aretoa hustu egingo da, gaueko ekitaldirako prestatzeko.

Kontsultatu ohiko galderak eta arauak

Entzun


Informazio erabilgarria


Cómo llegar a Dabadaba

Dabadaba Donostiako Egia auzoan dago, Tabakalera ondoan. Kanpotik bazatoz, autobus geltoki nagusietatik eta RENFE-tik 5 minutura gaude.

Sobre las entradas

Salvo que indiquemos lo contrario, abrimos la taquilla una hora antes del inicio del concierto. En caso de sold out anticipado no reservamos entradas para taquilla. No hace falta que traigas tu entrada impresa, con el móvil es suficiente.